2017/12/01

puzzlea

Ea osatzen duzun puzzle hau:

2017/11/16

NI NEU GALTZETAREN EGILEAK GUREAN

Kaixo, gaur gurekin egon dira "Ni neu galtzeta" liburuaren egileak, Joana Ziganda idazlea eta liburua ilustrutatu duen Iker Uribe. Gainera Iker, gure gelako Haizearen osaba da!!
Beraiek esplikatu dizkigute liburuaren protagonista den Galtzetaren gora-behera guztiak. Kamishibai teknika erabiliz kontatu digute Galtzetaren istorioa.
Galtzetak, laguna galtzen du, baina hala ere aurrera jarraitu behar du. Oztopoak topatuko ditu, lagunak egingo, .... eta gehiago jakin nahi baduzu .... liburua irakurtzea izango da hoberena!
Lan bikaina egin duzue bikote!! Eskerrik asko guregana etortzeagatik!
Hementxe dituzue aurkezpenaren une batzuen argazkiak.




2017/02/06

DINOSAUROEN GARAIAN

Kaixo lagunok:

Lehen Hezkuntza 1.mailako ikasleak gara eta oraingo honetan "Dinosauroen garaian" gaiarekin egindako maketa aurkeztera gatoz. Oso ondo pasa genuen maketa egiten, izan ere, hostoak biltzera joan ginen, sumendia egin genuen...
Espero dugu jarraian datozen argazkiak zuen gustukoak izatea.
Beste bat arte!!

2017/01/27

PERTHES EGUNA

Urtarrilak 17 Perthes eguna ospatu genuen.
Estitxu Ruizek, Oihaneren amak, 2. mailan Perthes-en aurkezpena egin zuen.






ANDRA MARI IKASTOLA KIVA IKASTOLA DA


Urtarrilaren 13an Andra Mari Ikastolan KIVA eguna ospatu genuen. 
Hemen dituzue 2. mailakoek burututako ekintzak.